Pedro Arrupe
Pedro Arrupe
2010ko irailak 05

NIRE BELTXARGA KANTA
NIRE BELTXARGA KANTA

Mesedez, izan zaitezte adoretsu! Gauza bat esango dizuet. Ez ezazue ahaztu. Otoitz egizue, otoitz asko egizue! Arazo hauek ez dira giza ahaleginez konpontzen. Azpimarratu nahi nituzkeen gauzak esaten ari natzaizue, mezu bat, agian nire beltxarga-kanta Lagundiarentzat. Hainbeste bilera eta topaketarekin, ez dugu behar beste otoitz egiten.

Beste jaiotza bat, beste bizitza bat, Jainkoaren seme-bizitza. Hauxe da Espirituaren miraria? Espirituaren ahotsei arreta fina jartzea esan nahi du honek, barne esanekoa haren iradokizunei eta, horregatik, gehiago oraindik, erabateko eskuragarritasuna, guztion eta guztiaren askatasun zintzoak bakarrik posible eta eraginkor egiten duena. "Haizeak edonondik jotzen du;entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaioarekin" (Jn 3, 8). Arraste-planeagailuarekin parekatzea datorkit burura, bere indar eta abiadura ahalmena, osorik eta bakarrik, gidatzen duen hegazkinari inolako erresistentziarik gabe eramaten uztean datza.

Gaur egun, une orotan eta misio orotan "ekintzan kontenplaziozko" izaera bizitzeak, otoitzaren dohain eta pedagogia esan nahi du, errealitatearen "irakurketa" berritua ?errealitate ororena? Ebanjeliotik egiteko eta errealitate hori etengabe Ebanjelioarekin aurrez aurre jartzeko gai egingo gaituena.

Beste eskaera bat egiten dizuet: bila itzazue zuen zirkunstantzietara, behar bada, egokiago diren otoitz egiteko erritmo eta erak? eta Jesusengan ezagutzera eman zen Jainkoaren esperientzia pertsonal hori guztiz berma dezaten.

Gaur egun, iragan hurbilean baino areago agian, argi agertzen zaigu fedea ez dela behin eskuratu eta betirako den zer edo zer, ahuldu eta galdu ere egin daitekeen zerbait baizik, eta etengabe berritu, elikatu eta sendotu beharra dagoena. Horregatik, gure fedea eta gure itxaropena, estalperik gabe, "ez-sinestearen eta injustiziaren probaren arriskupean" bizitzeak, inoiz baino gehiago eskatzen digu guri, emana izan behar zaigun fede hori eskatzen duen otoitza une oro egitea. Otoitzak ematen digu guri geure neurria, giza segurtasun hutsak eta polarizatzen duten dogmatismoak erbesteratuz, eta apaltasun eta xumetasunean prestatzen gaitu honela, txikiei baizik agertzen ez zaien berri ona jasotzeko.

Era honetan, Jesuitei eta gure laikoei Jainkoaganako beren fede-bizitza sakontzeko eta bizitza hori, otoitzez eta konpromiso ekintzailez, elikatzeko gonbita egiten diedanean, hala egiten dut, badakidalako gure izadi hondatua eraldatzeko gai izango diren obrak eragiteko beste modurik ez dagoela. Jaunak "munduarentzat gatza" eta "munduarentzat argia" (Mt 5, 13-14) aipatzen dizkigu bere ikasleei adierazteko. Gatza dastatu eta eskertu egiten da, argia gozatu eta eskertu egiten da. Baina ez gezatutako gatza, ezta argi motela ere.
Munduaren alde onari begiratzen erakutsi zigun