Pedro Arrupe
Pedro Arrupe
2010ko irailak 05

JESUSEKIN EGON
Berak deitu eta agindu egiten du. ?Zatozte nirekin?, ?jarraitu niri? (Mt 9, 9). Bera da Jauna. Harreman pertsonal jakin bat sortzen da, dena Jesusen ekimenez. Erantzun diezaiokegu ala ez; ez nahi izan ala parte hartu. Baina ?Jesusekin egote? hau erabakigarria da? Esperientzia hau, Jesus ?nire jaunaren? presentzia inbaditzailea, posesiboa da, berak hartuak, harrapatuak, menderatuak, irabaziak? baitira, ikasleengan bizi-eraldaketa sakona eragingo duena, ?izaki berri? bat eta esperientzia horretan jaiotako pertsona berri bezala: ?Ez naiz ni bizi, Kristo bizi da niregan? (Gal 2, 20). ?Jesusekin egote? hau funtsezkoa da Hamabientzat, Jesusen nortasunaz eta erreinuaren sekretuez jabetzeko. Hauek izango dira Jesusek bereziki prestatuko dituenak. Jesusek, ulertua izateko, pazientziazko ahalegina erakusten du beraiekin. Baina Hamabien ulertzeko zailtasuna ikaragarria da. Bi gertakari hauek, Jesusen ahalegina eta Ikasleen ulertu ezina dira froga garbia, helburu nagusi gisa ?Jesusekin egoteari? dagokiola funtsean ?Jesusi ulertzea?. Noski ez da ulermen intelektuala edo kanpo-ezagutzaren ondorioa. ?Jesusekin egotea? azken batean atxikimendu pertsonalari, Haren aldeko aukera egiteari loturik dago, aukera egiten duenaren existentzia osoa konprometituz. Hamabi haiena atxikimendu horrek markaturik gelditu zen, behin betirako, eta ezin zitekeen ulertu bera gabe. Izaera berri bat bezala, ?sorkari berria? sortu zen gizon haien sakonenean, Jesusekin egotearena. ?Jesusekin egoteak?, aukera pertsonal gisa, muturreko erabakia du berekin: oso-osorik bere burua eskaini behar izatearena. Gure bizitzaren sektore bakar bat ere ezin da jarraipen honetatik salbuetsi. Guztizko dohainaren jarrera honetatik bakarrik egon daiteke bat aukeran, irauteko eta gure bizitzaren beraren koherentzia bermatzeko moduan. Zeren gure jarraipenak erradikaltasun hori ez badu berekin, Jaunari jarraitu behar dion Nia zatitzen badugu nolabait, konpromisoaren, konponketaren, amore ematearen, traizio handi edo txikiaren tentaldiak, ateak alderik alde ditu zabalik. Kontenplazio prozesu hau, gure ?Jesusekin egote? hau, proba gogor eta askotariko baten menpe bizi da gaur egun: ? zentzumen-proba, esperientzia sentikorrarena, ukitzeko premiarena, gure esperientzia espiritualaren ahalmena azaleko kontenplazioan itotzeko edo mugatzeko arriskua duena; ? presaren proba, berehalakotasun suntsikorraren zoramenarena; ? masifikazioaren proba, bakardadea, norbere bihotzaren barruan egotea, nekeza eta ia beldurgarria ere bihurtzen duena; ? ekintza ekintzagatiko proba, kanporanzko ekintza, pertsonaren besterentzat emate xahutzailea, era sotil eta asegaitzean bere burua horretan bilatuz; ? kritikaren proba, era askotako gizonengandik, itxuraz gure munduaren jabe direnengandik datorrena: gizon teknikoak, plazeraren eta boterearen gizonak, absolutura jasotako gizonak hain zuzen ere... Proba hauek kemenez gainditzea agintzen zaigu zeren, gure munduaren legami, eraginkortasunez izango den ekintza orok (eta hala izango da ?Jesusekin lan egitea? den neurrian), benetako ?Jesusekin egoteari? lotuta erne behar baitu nahitaez.
Munduaren alde onari begiratzen erakutsi zigun