JESUKRISTORI ERREGUA
JESUKRISTORI ERREGUA
Hemen nator, Jauna,
zuri esatera,
nire bihotzaren barru-barrutik
eta ahal dudan zintzotasun eta maitasun handienez,
ez dela munduan erakartzen nauen ezer,
Zu bakarrik baizik,
ene Jesus.
Ez dut izakiekin eta gizonekin kontsolatu nahi,
den-denaz hustea baino ez dut nahi, baita neure buruaz ere,
Zu maitatzeko.
Zuretzat, Jauna, nire bihotz osoa,
bere maitasun guztia, bere laztan guztiak, bere samurtasun
guztiak…
Ene Jauna, ez naiz esaten aspertzen:
ez dut zu maitatzea besterik nahi,
ez dut mundu honetan zu maitatzea besterik desio,
ez dut mundu honetan besterik desio, Zu baizik.
Gogora zaitez promes egin zeniela
zure apostoluei
santutasun handi batera berehala iritsiko zirela
eta eraginkortasun oso berezia emango zeniela beren ekintzei.
Hara hemen ni, Jauna, benetako Indietako untxitxo gisa,
prozedura guztien menpe jartzeko prest,
bertan ikus daitezen zuk agindutakoen eraginak.
Ez iezadazu esan, ene Maisu,
aurpegiratuz, ihes egiten diodala zure borondateari.
Badakizu ongi zeinen kaskarra naizen,
eta hori jakinik
hartu ninduzula zure apostolutzat.
Lot nazazu, iltzatu behar bada,
probaren unean ihes egiten badut,
badakizu nire kaskarkeriagatik dela;
borondate onik ez zaidala falta…
Emadazu
harremanik leialena zure goi-argietara
eta benetan exijitu horiekin.
Bete, Jauna, zeure promesak!
Maita zaitzadala inork ez bezala.
Emadazu beti Zurekin eta Zu bezala egotea.
Hori emanez gero
salbatuko diren arima guztiengatik eskatzen dizut.
Ene Ama maitea,
emadazu umilazioetan gozamena,
eta alai bizi nadila haien artean,
sari handitzat,
onura handitzat,
Jesusen begiko izatearen seinaletzat ditudalako,
ondoan nahi nauelako: Berekin eta Bera bezala…