Pedro Arrupe
Pedro Arrupe
2010ko irailak 05

BALDINTZA GABEKO BURU-ESKAINTZA
BALDINTZA GABEKO BURU-ESKAINTZA

Jesus, ene Jainkoa, nire Berreroslea,
nire Laguna, nire Lagun mina,
nire bihotza, nire laztana.

Hemen nator, Jauna, zuri esatera,
nire bihotzaren sakonenetik
eta nik dezakedan zintzotasun eta maitasun handienez,
ez dela munduan erakartzen nauen ezer,
zu bakarrik baizik, ene Jesus.
 
Ez ditut nahi munduko gauzak.
Ez dut izakiekin kontsolatzerik nahi.
Den-denaz hustea baino ez dut nahi, baita neure buruaz ere,
Zu bakarrik maitatzeko.

Zuretzat, Jauna, nire bihotz osoa,
bere maitasun guztia, bere laztan guztiak,
bere samurtasun guztiak…

Ene Jauna, ez naiz esaten aspertzen:
ez dut besterik nahi, zure maitasuna eta zure konfiantza bakarrik.

Agintzen dizut, zin egiten dizut, Jauna,
beti entzungo ditudala zure goi-argiak,
zure bizitza bera biziko dudala.

Hitz egidazu sarri-sarri
arimaren sakonean
eta benetan exijitu,
zure bihotzagatik zin egiten baitizut
beti Zuk nahi duzuna egingo dudala,
errazena edo nekosoena izanik ere.

Nola ukatuko dizut ezer,
nire bihotzaren poz bakarra,
zure ezpainetatik hitzen bat erortzea baldin bada,
zure nahiak asetzeko?

Jauna, begira nire miseria, nire gogorkeria, nire ahuldadea…
Hil nazazu zuk nigandik nahi zenukeen ezer ukatu baino lehen.

Jauna, zure Amagatik! Jauna, zure arimengatik!
Emadazu esker hori...

Munduaren alde onari begiratzen erakutsi zigun