Pedro Arrupe
Pedro Arrupe
2010ko irailak 05

SAGARAPENA



Jauna,
hemen gaituzu zure oinetan ahuspezturik,
Xabier bera ere,
bihotza hautsita baina konfiantzaz beterik,
ahuspeztu zen leku berean!

Jauna, gaurtik bertatik nahi dugu,
Misio hasiberri hau izan dadila, bereziki,
Zure Bihotzeko Misioa!
Horregatik, gaur,
gure arimaren sakonenetik,
oso-osorik eskaintzen dizugu.

Oi! Betiko Erregea eta izadiaren Jauna!
Zu, munduko ahulak hautatzen dituzuna
ahaltsuak nahasteko,
hemen duzu misiolarietan ahulena,
munduaren zati hau Zuretzat irabazteko asmoz,
hemengo zailtasunek Xabier berari ere ilea zuritu zioten arren.

Giza baliabide ororen gaitasun ezaz jabeturik
eta apostolutzaren ohiko metodoen
eraginkortasun eskasa nabarituz,
zuk gure esku utzi nahi duzun
Herri honetan,
ez dugu Zure promesak beste baliabiderik aurkitzen.

Itsu-itsuan fidatzen gara, Jauna, zure hitzaz:
"Nire Bihotzarenganako debozioa zabaltzen dutenei
eraginkortasun itzela emango diet beren lanetan".

Indar itzel horren premian gaudenez,
agintzen dizugu gaur
zure Bihotzaren benetako apostolu izango garela
maitasun eta ordain-bizitza ezin hobea eramanez.

Emaguzu, Jauna, grazia,
gu erabat desagerturik,
Misio hau laster izan dadin
zure promesen errealitatearen eta eraginkortasunaren
argudio frogagarria.

Guk, ordea, Jainko Handiaren aurrean,
Maria Birjina Sortzez Garbiaren,
San Jose Santu Patriarkaren,
gure Aita San Ignazioren,
San Frantzisko Xabier, Yamaguchi-ko lehen misiolariaren
eta Japongo Santu Apostolu eta Martiri guztien bitartez,
agintzen dizugu, zure mesede eta laguntzaz,
gure kemen guztiak eta gure bizitzak xahutuko ditugula
ideal bakar honen alde:
Zuk gure esku jarri dituzun arima guztiek
eta mundu osoak
ezagutu ditzatela Zure bihotzaren ezin ulertuzko aberastasunak
eta erre daitezela Zure maitasunean.
Munduaren alde onari begiratzen erakutsi zigun